INAUTERIAK
Inauterietan Beasaingo ikastolako ikasleak mozorrotu egiten dira. Lehen Hezkuntzako maila bakoitzak euskal dantza bat prestatzen du ikastolako bandaren musikak lagunduta. Gela bakoitzeko ikasleak inauterietako jantzi ezberdinekin janzten dira. Bukaeran beti bezala merienda banatzen dute ikastolako arduradunek.
“Inauteriak, aratusteak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.”
KORRIKA
Korrika apirilaren 4 an Garesen (Nafarroa) hasten da eta apirilaren 14 an bukatzen da Gasteizen, Korrikak hamar egun irauten ditu. Aurten, 21. edizioa ospatzen da eta Beasainera apirilaren 13 an iristen da. Andramendi Ikastolak ere egin behar du euskararen alde klika!
Korrika Euskal Herrian zehar egiten den Euskararen aldeko ekimen handi bat da. Honen helburua Euskara indartzea da. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa esku-eskuz eramaten da korrikalarien artean. Euskaldun guztiak jakin minez itxaroten dute mezua entzuteko unea.
2019ko apirilaren 2a
AGENDA 21
Beasaingo eskola guztietako ordezkariak udaletxean elkartu dira.
Agenda 21ean, eskola guztietako ziklo desberdinetako ikasleak Udal batzar aretoan elkartu dira gaur agenda 21 proiektuaren barruan landutako gaiak eztabaidatzeko.
Aurten, klima aldaketari buruz eztabaidatu dugu eta horretarako, ziklo bakoitzeko ordezkariek hiru ondorio, hiru konpromezu eta hiru proposamen aurkeztu behar izan dituzte. Agenda 21eko forua, 9:30etan hasi da eta 11:00 alderako bukatu da.
Beasaingo ikastetxe guztietako ziklo bakoitzeko ordezkariak, bere ziklokoekin elkartu dira, bakoitzak bere ondorio, konpromezu eta proposamenak eskuartean dituelarik. Ikasleen artean, hainbat ideia eta kontzeptu atera dira baina horien artetik hiru esanguratsuenak aukeratu behar izan dituzte.
Klimaren aldaketaren arrazoi esanguratsuenak industria eta zabor-kutsadura direla ondorioztatu da. Ikasle guztien artean, argi geratu da industriak kalte handia egiten dutela gure kliman, eta beraz hori zaindu behar dugula. Hori izan da behintzat aurtengo konpromezu esanguratsuena.
GURE KASA
Asteazkenean maiatzak 15ean DBH1 , 2 eta 3. mailako ikasleak Donostira joan ziren Gure Kasako platora. Oso ondo pasatu zuten. Astelehena, maiatzaren 20an aireratu zen saioa gaueko 22:00etan EITB1 ean.
Ordu beteko saioa izan zen eta saioa amaitutakoan ikasleek aurkezleekin argazkiak atera zituzten eta EITBk lunch bat eskeini zieten . Beasaina tripa ondo beteta itzuli ziren.
ERREALEKO NESKAK BEASAINEN
Pasa den Maiatzaren 16an Errealeko neskak Beasainera etorri ziren irabazi berri duten erreginaren koparen garaipena ospatzera. Kopa udaletxeko balkoian erakutsi eta gero kantatu egin genuen. Ondoren neskak plazara jeitsi ziren beraien jarraitzaileekin argazki batzuk ateratzea baina segituan joan egin ziren.
Ikastolako Festa
Ikastolako jaia maiatzaren 18an ospatu zen eta DBHko ikasleek pintxoak saldu genituen. LHko ikasleek azoka txikia antolatu zuten. Etxetik ekarritako gauzekin egin zuten azoka.
Dantza taldekoek koreografia ezberdinak eskaini zizkiguten ,eta bandakoek kalejira bat eskaini genuen.
Niretzat oso festa polita eta interesgarria izan zen. Oso ondo sentitu nintzen bandan jo ondoren .
ALEN DE ASTOBIZA PALMAS
Eguraldi paregabea izango dugu aurteng Loinazetan. Larunbateko danborradarako ur freskoa prestatu , beharko duzue eta. Ondo pasa Loinazak!!
Comments