Kaixo-Karakaixo! Hemen egingo ditugun eta egin ditugun irteeren argazkiak eta informazioa emango dizuegu. Espero gustatzea!
Oiartzungo Kobazuloetan:
DURANGOKO AZOKAN
2018-ko Abenduaren 5-ean DBH guztietako ikasleak Durangoko azokako 53. ediziora joan dira. Durangoko azoka, Durangoko azokarik famatuena da. Euskal liburuak eta diskoak saltzen dira. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka.
1. DBH eta 3. DBH-koek 3 erronka bete behar izan zituzten. Liburu eta diska berriak ezagutzeko aukera izan zuten. 2. DBH- koek aldiz, komiki taierra egin zuten.
Ederra izan zen, asko ikasi eta disfrutatu genuen. Datorren urtean berriz bueltan joeteko gogoarekin itzuli dira.
TXURI URDINERA IRTEERA
Urtarrilak 23-an DBH-ko ikasle guztiak txuri urdinera joan ginen izotzetan patinatzera. 3 orduz egon ginen patinatzen. Gero aldatu eta autobusa hartu genuen. Tabakalerara joan ginen baina zoritxarrez ubik gunea, hau da, liburutegia itxita zegoen eta ezin genuen ezer ere ez egin. Bazkaldu egin genuen eta denbora pixka batez han libre ibili ginen eta azkenean, autobusa hartu eta etxera etorri ginen.
ESKIATZERA EGUNPASA!!!
Andramendi ikastolako DBH osoko ikasleak egun pasa joan ziren Frantziako Arette eski estazioa, Otsailaren 15ean.
Goizeko 5:15etan autobusa hartu eta Frantziako Arette eski estazioa abiatu ginen. Hogeita hamasei ikasle geunden eta hiru irakasle, baita eskiatzen erakutsiko zigun monitorea ere. Hiru ordu eta erdiko bidaiaren ondoren, zorabioak barne, iritsi ginen Aretteko eski estazioa!!!
9:00etan iritsi ginen Arette estazioa. Iritsi orduko, gela txiki batera joan ginen motxilak uztera eta ekipamenduak eman zizkiguten (makilak, eskiak, botak, kaskoa). Ondoren, ekipamendua jantzi genuen, gure monitoreen gana joan eta eskiak nola jarri erakutsi ziguten.
Otordua gela txiki batean egin genuen. Han egon ginen denok bukatu arte. Goxo-goxo, bero-bero… gure bazkari goxoa janez.
Bazkal ondoren, bi orduko saioa eduki genuen monitoreekin, bakoitza bere mailakoekin. Azkenean bakarrik utzi ziguten hogei minutuz. Arratsaldean, monitoreek hiru taldetan jarri gintuzten, oso ondo eskiatzen ez zekitenak, pista txikian eskiatuko zuten. Bigarren taldeak, pista handiago batean eskiatu zuen eta azkeneko taldeak bigarren taldearen pista baino handiagoan jaitsi zuten.
Oso ondo pasa genuenez, hurrengo urtean joateko asmoa dugu!!
USURBE MENDI TONTORREAN EGURALDIA GOZATUZ
Pasa den otsailaren 15ean eskiatzera joan ez ziren ikasleak mendiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Bazkaria hartu eta ikastolatik oinez Usurbe tontorrera igo ziren.
IBILALDI NEURTUA MARTXOAK 10
Martxoak 10ean DBH1. , LH3. eta LH4. mailako ikasle batzuk igandean Aizkorri mendizale elkarteak antolatu zuen eskola arteko ibilaldi neurtura joan ziren, Denak ibilaldi luzera animatu ziren eta ibilaldia Beasaindik Agortara eta Agortatik Beasainera izan zen. Loinazko ermitatik abiatu eta eguerdirako Gernikako pasealekura iritsi ziren.
BEASAIN - ARKAKA - BEASAIN
Beasaingo Ikastolako ikasle talde bat Arkakara joan zen Otsailak 17 an. Irteera Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatu zuen Eskola Kiroleko jardueren barruan.
Otsailak 17-an beasaindar batzuk mendira joan ziren ondo pasatzera, Beasaindik Zaldibiko Arkakako presara alegia. Bidean zertxobait nekatuta joanez, hainbat kotxe edo bizikleta pasa ziren inguruko baserrietara. Oso ondo pasa zuten Beasaindik Arkakara joaten. Bidai edo irteera horretara 50 pertsona inguru joan ziren mendian ondo pasatzera.
BARRIAKO IRTEERA
LH1 eta LH6 bitarteko ikasleak Barriara joan ziren. Barrian oso ondo pasatu zuten ekintza desberdinak eginez, makina bat jolastuz eta iluntzean diskotekan dantzatuz. Zaharrenak asteazkenetik ostiralera joan ziren eta txikienak, berriz, ostegunetik ostiralera. Argazkian ikus daitekeenez, oso ondo pasa zuten dantza eginez.
ZIENTZIA AZOKA
Maiatzak 18an Andramendiko DBH1ko ikasle batzuk Bilboko zientzia azokara joan ziren zientzia tailerrean egindako proiektuak erakustera. Epaimahaikideak mahi bakoitzera joaten ziren eta galdera ugari egin zizkieten proiektuaen jabeei edo taldekideei.
Gure lagunak Maia, Maialen, Amets eta Silviak sari bat irabazi zuten eta Iruñeko Planetarioa joateko aukera eman digute klase osoari.
Comments