SARRERA
Lehenengo ebaluazioa amaitu da, Gabonak bertan ditugu eta ikastolan ohikoa den bezala, Sormenari tarte bat eskaini diogu. Hau Hezkuntzatik hasi eta DBHra bitarte, ikasle guztiak ekintza desberdinetan murgildu gara
Haur Hezkuntzako gure txikitxoak artista liburua dotoretzen ari dira.
Lehen Hezkuntzakoak berriz, pertsonai mitologikoei buruzko lanketa egiten ari dira: Tartalo, Lamia eta Basajaun. Muralak, antzezpenak eta ipuin kontaketak egingo dituzte.
DBHn aldiz, kazetaritzaren mundua ezagutzen ari dira lehenengo eta hirugarren mailan. Bigarren mailakoek ordea, zinemagintzan oinarritu dute beraien lana. Gidoi gintza eta filma labur baten ekoizpena izango dira haientzat hiru egun hauetako lanak.
LH1
5. eta 6 . mailako ikasleek Tartalo pertsonai mitologikoaren antzerkia eskeini die.
LH2
Lamien kondaira ikasi dute . Ikasitakoa antzerki eta marrazkietan isaldatu dute.
LH3
-
Basajaunen bertso, antzerki eta aurkezpenak egin dituzte.
LH4
Basajaunen aurkezpen, dantza eta akrostikoak aurkeztu dituzte.
LH5
LH6
DBH1
Kazetaritzaren munduan sartu dira DBH 1 eko ikasleak
DBH 2
Zinemagintzan oinarritu dute beraien lana.
DBH3
Kazetaritzaren mundua ezagutzen ari dira.
2019-KO SORMEN ASTEA:
SARRERA
Bigarren ebaluazioa amaitu da eta ikastolan ohikoa den bezala, Sormenari tarte bat eskaini diogu. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra bitarte, ikasle guztiak ekintza desberdinetan murgildu gara.
DBH1
Gaur Meskal DBH1eko gelara etorri da, bertan, nerabezaroari buruzko hitzaldi bat eman digu.
Denetarik egin dugu, lehendabizi, elkar aurkeztu gara eta gure izenak ikastea zaila egin zaion arren, lortu du izen guztiak ikastea!!!
Hasteko elkar borobilean jarrita, korapilatu egin gara eta askatzen saiatu gara. Desesperantea egin zaigu beraz, erlaxazioa egin dugu eta berriz borobilean jarri eta korapilatu garenean, berriz ere agobiatu egin gara.
Ondoren, bideo bat jarri digu, bideoan gurasoek beren haur nerabeei buruz pentsatzen dutena esaten dute: ze alferrak diren, ez dutela ezer ez egiten, oso burugogorrak direla, egun osoa haserre daudela, gero bat-batean pozik daudela…
Hori kritikatzen egon gara eta hori bukatzean, Meskalek, bere ikasleek nerabezaroari buruz idatzitako esaldiak irakurri dizkigu.
Oso ondo pasa dugu orokorrean eta asko gustatu zaigu!!!
Commentaires